Ekitaldiaren web ofiziala

Egileen estilora weba aldatu

Donejakue Bideko Komikiak

XACOBEO 2021 ETA URTE JAKOBEOAK

 

Compostelako Urte Santua garrantzi handiko unea da sinestunentzat, bai eta Donejakue bideak berak ordezkatzen duen guztiaren puntu gorena ere.

Behe Erdi Aroan du jatorria, orduan hasi baitziren urte santutzat hartzen uztailaren 25a (Santiago eguna) igandea zeneko urteak. Mende bakoitzean 14 aldiz gertatzen da hori.

2021eko jubileu-urteak (Xacobeo 2021) gisa horretako gertakari baten inguruan sortzen den dinamizazio kultural, sozial eta turistikoa biltzen du. Horrela, Donejakue bidearen balio nobleak mamitu eta zabaltzeko aukera gisa planteatzen dugu, bai eta lurraldea suspertzeko aukera gisa ere. Aipatu behar da 2021eko jubileu-urtea ezohiko interes publikoko gertaera bezala sailkatu dela.

Jubileu-urteak 12 hilabeteko iraunaldia du: aurreko urteko abenduaren 31n hasten da, Ate Santua irekitzen denean, eta ondorengo hamabi hilabeteak hartzen ditu. Berrikuntza eta arazketa espirituala egiteko aukera da aldi hori.