Antonia Santolaya
Antonia Santolaya. Errioxa , 1966
Arte Ederren ikasketak egin zituen Madrilen, eta gero grabaketa ikasi zuen Londreseko Central Saint Martins arte-eskolan. Ilustratzaile gisa eginiko lanen artean, bereziki dira nabarmentzekoak Hotel Papel argitaletxearekin eginiko emakumeen biografiak (besteak beste, María Zambrano, Virginia Woolf edo Isadora Duncanenak). Komikigile gisa, aldiz, aipagarriak dira Winnipeg, el barco de Neruda nobela grafikoa eta Feminismo para principiantes eta Trastevere-Paradiso lanak. Jaso dituen sarien artean daude Destino Infantil Apel·les Mestres saria, Mexikoko Norma Ediciones argitaletxearen ohorezko aipamena eta Kanaria Handiko Liburutegiaren Album Ilustratuaren saria.
Antoniaren mundu erreala hobekien definitzen duen hitza igel da, eta alegiazko mundua hobekien deskribatzen duen hitza aire da.
Eraman itzazu Donejakue Bideko komikiak zurekin!
Badakigu Donejakue bidea bide bat baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, atal honetan artistek oraingo honetarako sortu dituzten irudi iradokitzaileak eta Donejakue bidearen komikiak eta kartelak eskura ditzakezu.
Badakigu Donejakue bidea bide bat baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, atal honetan artistek oraingo honetarako sortu dituzten irudi iradokitzaileak eta Donejakue bidearen komikiak eta kartelak eskura ditzakezu.

Donejakue Bideko komikietako stickerrak
Ziur asko irudi horien artean Bidean edukitako esperientziak partekatzeko hainbat modu izanen duzula!